«Aurten ere ederki erantzun dute herritarrek»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 24a, 02:00

Wukroren aldeko elkartasun bazkariarekin bukatu ziren igandean, elkartasun jardunaldiak. 120 lagun inguru elkartu ziren Txantxangorrin.

Wukroren aldeko elkartasun jardunaldiek izandako erantzunarekin gustora dira aurten ere Hernani Wukro­rekin taldeko kideak. Halaxe azaldu dute: «Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, aurten ere ederki erantzun dutelako elkartasun jardunaldietan; bai ekitaldietan parte hartuz eta baita borondatezko diru la­guntzak emanez». Erakuske­ta, hitzaldia eta bazkaria antolatu dituzte aurten, besteak beste. Bazkaria igandean izan zen eta 120 lagun inguru elkartu ziren. Ohi bezala, Angel Olaranen gutuna irakurri zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!