Hernanin asko dira kirola edo ariketa fisikoa egiten dutenak eta Udalak jakin nahi du ze behar dituzten herritarrek zentzu horretan. Hau da: ze leku daude kirola egiteko? Nola daude leku horiek? Ze falta dute? Nola hobetu litezke? Denen errealitatea eta beharrak kontuan hartu nahi dituzte eta horretarako lau foro egingo dituzte herritarrekin. Lau foro edo bilera horiek irekiak izango dira.
Aurrenekoa, larunbat honetan bertan izango da. Udalak bertara gonbidatuko ditu kirol talde guztiak, auzo elkarteak, beste elkarteak eta ariketa fisikoa egitea gustoko duten herritar guztiak.
Lau bilera, bi zatitan
Parte hartze prozesu hau Elhuyarrek bideratuko du. Eta azaldu dutenez, lau bilera izango dira, bi zatitan banatuta. Larunbat honetan eta urriaren 5ean beharrak zeintzuk diren diagnostikatuko da. Azaroaren 9an eta 16an, etorkizuneko plangintza egingo da.