Erabilitako bizikletak egoera onean, eta merke-merke

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 24a, 02:00

Bigarren eskuko bizikleten azoka berezia izango da larunbatean, 10:30etatik 13:30etara, Urbieta kalean. Mugikortasun Astearen barruan antolatutako azken ekintza izango da.

Seme-alabari bizikleta txiki geratu zaio eta enbarazu egiten du etxean? Bizikleta on bat erosi nahi duzu, baina ez duzu diru askorik? Kasu horietarako, aukera paregabea izango da larunbat goizean, Urbieta kalean. Erabilitako bizikletak saltzeko, erosteko edo truka­tzeko azoka berezia izango da, Mugikortasun Astearekin bat eginez. Hori horrela, mugikortasunarekin lotutako beste objetuak ere izango dira: patinak, patineteak, kaskoak...


Gehienez, 300 euro
Edonork eraman ditzake saldu nahi dituen bizikletak eta osagarriak azokara. Ho­rre­­tarako or­dua, 09:00etatik 10:30etara izango da. Norbe­raren datu per­tsonalak eta bizikletarenak jasoko dira eta saldu nahi duen prezioa finkatuko du; gehienez, 300 euro. Gauza guztiek egoera onean egon beharko dute.


Ohiko azokan postua jartzeko, ostegunera arte
Hilabeteko azken larunbata izango da hurrengo hau eta ohiko bigarren eskuko azoka ere izango da Atsegindegin, 10:30etatik 13:30etara. Euro­pa­ko Mugikortasun Asteare­kin bat eginez antolatu du Udalak bizikleta azoka eta Urbieta kalera zabaltzea erabaki du. Ohiko azokan postua jarri nahi dutenek osteguna dute izena emateko azken eguna: 661 331 113 edo 682 741 366.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!