Aurtengo zinemaldia Elias Querejetaren oroimenez egin dela jakin dugu egunotan. Lagun batek zinemaldiko liburuxkaren lehen orria begiratzeko esan zidan eta bertan, zinemaldiak egindako eskeintza. Zuzendari hernaniarra urtero etortzen zen Donostiara eta bertan asko maite dute.
Zinemaldia erritmo oso azkarrean dijoa. Egunotan Hirozaku Kore-eada japoniarraren azken maisu lana ikusi dut, Like father, like son. Aita-semeen arteko erlazio hotzak bihotza apurtu zigun aretoan geunden guztioi. Japoniarren familiarteko erlazioetara ohitu gabe jarraitzen dut eta beti harrituko naute.