Antton Garin bertsolariak eman zuen emaitza, bertsotan: Urnietako Eula sagardotegiak irabazi du aurtengo Txantxangorriko sagardo txapelketa. Eulako sagardoak 1.214 puntu lortu zituen ostiralean, 156 lagunek emandako puntuazioan; Astigarragako Bereziartua sagardotegia izan zen bigarren, 1.180 punturekin; hirugarren Zubietako Astiazaran (Iruin), 1.173 punturekin; eta laugarren Andoaingo Gaztañaga, 1.169 punturekin. Guztira 15 sagardo izan zituzten aukeran, eta aho-sapairik onena 6garren mahaieko koadrilak izan zuen. Beste behin ere, protagonista nagusi bat izan zen: aparteko lagun-giroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!