Hernaniko pelotariek sei partidu irabazi dituzte, eta hiru galdu.
gipuzkoako txapelketan ederki ari dira Hernaniko pelotariak, eta bigarren jardunaldian ere partidu gehienak irabazi dituzte. Bederatzi jokatu, eta sei irabazi dituzte, eta hiru galdu.
Agirre eta Pagola kadeteen lana azpimarratu liteke, bigarren partidua segidan irabazi baitute asteburuan. Partiduak jokatu eta ikastea zen berez aurtengo jarria zuten helburua, orain arteko jokoa ikusita, gorago begiratu dezaketela dirudi.
Txarrena, bi bikote hernaniarrek elkarren kontra jokatzea, talde berekoak baitira. Ojuel-Aizpitartek 22-7 irabazi zioten Urkizu eta Lizeagari. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!