Dobera Euskara Elkarteak eta Udal Liburutegiak Literatur Txokoa jarri zuten martxan urtarrilean. Bertan, euskeraz idatzitako liburuei buruzko gomendioak egiteko aukera ematen da eta gomendioak Kronikan argitaratzen dira, hilabeteko azken igandetan. Hurrengoa igande honetan izango da eta baten batek gustoko libururen bat gomendatu nahi izanez gero, orain du aukera. Bi modutan hartu daiteke parte: emailez, dobera@dobera.com edo liburutegia@hernani.net; eta zuzenean, Dobera (Larramendi 11, behea) edo Liburutegia (Biteri).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!