Lana bilatzen laguntzeko 7 tailer antolatu ditu Daitekek, urritik abendura

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 24a, 02:00

Taldekako tailerrak izango dira, bi ordukoak eta doakoak. Aurrenekoa urriaren 2an izango da; proba psikoteknikoetan nola aritu erakutsiko dute. Izena eman behar da aurretik.

Martxan da berriz Her­na­nin, Daiteke zerbitzua, hau da, Lanbideko zentru lagun­tzailea. Eta lan bila dabiltzanei zuzenduta, 7 tailer antolatu ditu urritik abendura bitarte. Aurrenekoa urriaren 2an izango da, asteazkenean, 10:00etatik 12:00etara. Proba psikotekniko desberdinetan nola aritu erakutsiko dute. Tailer guztiak taldekakoak izango dira, bi ordukoak eta doakoak. Lekua: San­diusterri 1, gizarte zerbi­tzuak. Ikastaroa jaso­tzeko izena eman behar da aurretik: 943 57 54 24/688 635 282 edo jaionea@daiteke.com.

Bitartekaritza, orientazioa...
Taldeko tailerrez gain, beste hainbat zerbitzu ere eskain­tzen ditu Daitekek: lan bitartekaritza eta norberari egokitutako orientazioa, beharraren araberako formazioa... Informazio gehiago, helbide honetan: www.daiteke.com.

TALDEKO TAILERRAK

- Proba psikoteknikoetan aritu:
Urriak 2 asteazkena (10:00-12:00).
Proba psikotekniko desberdinetan trebetasuna lortu, hautaketa prozesu batean parte hartzeko; emaitzak ebaluatu eta proba bakoitzak ze gaitasun neurtzen dituen ezagutu.

- Curriculuma eta aurkezpena:

Urriak 9 asteazkena (10:00-12:00).
Nola sortu nere curriculuma? Zeintzuk dira curriculumaren joera berriak? Nola egin aurkezpen gutunak? Tailerrera norberaren curriculuma eraman behar da, izanez gero.

- Formakuntza eta lana bilatzea interneten:
Urriak 23 asteazkena (10:00-12:00).
Interneten ibili, lan eskaintzak bilatu web orrietan, ikastaroak bilatu...

- Gizarte trebetasunak:

Azaroak 8 ostirala (10:00-12:00).
Komunikazioa: komunikazioan ze elementuk oztopatzen gaitu? Mota desberdinetako komunikazioa: hitzezko komunikazioa, hitzik gabeko komunikazioa, sentimentuen trebetasuna...

- Sare sozialen erabilera, lana bilatzeko:

Azaroak 22 ostirala (10:00-12:00).
Sare sozialen erabilera, lana bilatzeko: Facebook, twitter, linkedin...

- Hautaketa prozesurako talde-dinamika:

Abenduak 4 asteazkena (10:00-12:00).
Talde-dinamika batean parte hartu eta trebetasuna lortu, hautaketa prozesua egiteko. Ebaluatu eta autoebaluatu dinamika bera.

- Bakarkako elkarrizketa landu:
Abenduak 18 asteazkena (10:00-12:00).
Nolako elkarrizketak daude? Zer hartu behar da kontuan? Giza trebetasunak, komunikazioa, galderak... landu elkarrizketa egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!