Insausti eta Salvador, Leoka labaderoan
Kontzertua prestatu dute beste behin, Jabetze Eskolen hasieran, eta Leoka labaderoan. Garbiñe Insausti eta Iñaki Salvador datoz, Nemekitepá emanaldiarekin; Insausti ahotsean eta Salvador pianoan, eta munduko kantu ezagunak errepertorioan: Buenos Aireseko tangoa, Brasileko bossa nova, ipar-ameriketako jazza, Pariseko chanson françaisa... Ostiralean, 22:00etan.
Hausnarketa eta trebakuntza emakumeentzat
Jabetze Eskolak emakumeei zuzenduta daude, asmo hauekin: emakumeen sormen lana eta borroka ezagutzea, emakumeen parte hartze sustatzea, eta emakumeen arteko elkartrukerako sarea sortzea.
Izenematea zabalik dago irailaren 26tik urriaren 4ra. Informazioa: 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.net. Haurtzaindegi zerbitzua bada aurrez eskatuz gero.
- Bertso-eskola feminista
Azaroak 29, abenduak 6 eta 13
17:00-21:00 (12 euro) - Gorputza eta desira: tratu ona
Urriak 19, azaroak 9 eta 30, eta abenduak 14
10:00-13:30 / 15:00-17:30 (24 euro) - Plazer ezkutua: gorputza eta tratu ona
Urriak 26, azaroak 23, abenduak 7 edo 15, eta urtarrilak 11
16:00-20:30 (16 euro) - Bestelako historia da. Emakume idazleak eta nobela historikoa
Urriak 17 eta 31, azaroak 14 eta 28, eta abenduak 12
18:30-20:30 (10 euro)