«Errespontsabilitate falta da errumaniarrak dauden lekuari oniritzia ematea»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 22a, 02:00

EAJ-PNVk eta H1!ek eskatu diote Gobernu Taldeari berriz pentsatzeko kanpamendua dagoen leku horri oniritzia eman behar ote zaion.

Hernaniko EAJ-PNV eta H1! taldeek eskaera egin diote Gobernu Taldeari, be­rriz az­tertu dezala errumaniarrak dau­den lekuari oniritzia eman behar ote zaion. Kronikara bidalitako prentsa oharrean diotenez, «errespontsabilitate falta da leku horri oniritzia ematea», eta berriz aztertzeko eskaera egin dute Hi­ri­gintza Batzordean.  

Andoni Amonarraiz eta Iñaki Arratibelek, bi alderdietako bozeramaileek diotenez, «talde horien integrazioa ezin da bilatu, talde horien integritatea arriskuan jarrita», eta «ez da bidezkoa URA Agen­tziak kargu hartu eta kasurik ez egitea. Horregatik, integrazio programa hori leku seguruago batean egin behar zen».

Bukatzeko, Gobernu Tal­deko kideei adierazi diete hor gerta litezkeen kalteen erres­­pon­tsa­bilitatea beraien gain hartu dezatela, eta ez udale­txearen gain. «Udala inplikatu dute kontu ho­rretan, eta gertatu litekeenaren erres­pon­tsable bihurtu dute Udala bera, eta Udalaren bidez hernaniar guztiak. Eta hori etika publikoaren kontrakoa da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!