Patinetan ibilia egin eta gero, gaur bizikletak hartzeko dei egin dute, autorik gabeko egunean. Hernaniri buelta ematen dion ibilbidea prestatu du Hernaniko Udalak, Mugikortasun Astearen barruan, eta goizeko 09:30etan abiatuko dira lehendabizikoak Plaza Berritik. Bukera, 12:00etan.
Bizikleta eta gehiago izango ditu ibilbideak. Urbieta kalean tailerra izango da bide heziketarako, eta Zubipeko aparkaleku ondoan ginkana.
Bigarren eskuko bizikleta azoka, datorren astean
Datorren larunbatean bukatuko da Mugikortasun Astea, Bigarren Eskuko Bizikleta azokarekin, Urbietan.