Santboianak gaur Landare osoa izango du aurkari

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 22a, 02:00

Ohorezko mailan Hernanik ligako bigarren partidua jokatuko du, eta Landareko lehenengoa. Hernanik eta Santboianak jokatuko dute, 12:00etatik aurrera, eta zaleen indarrik ez zaie faltako etxekoei, errugbi egarriz bai­tzeuden. Espektakulo latza espero da gaur zelaian. Liga irabazteko kandidatoetako bat da Santboiana, beraz gaur faborito aterako dira; hala ere, aurrean izango dute Hernani on bat, joan den asteko partiduan ilusioz bete zena, eta aurrean izango dute, baita ere, Landare osoa etxekoei bultzaka ariko dena.

Landareko bidea kotxeentzat itxita egongo da, beraz, oinez joateko gomendatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!