Eskubaloian ibilitako 200 lagun inguru bildu ziren atzo Hernanin, hainbat urtez herriko kirol nagusietako bat izandakoan ibilitakoak denak, eta 60 urteko historia berritzera hurbildutakoak. Familia giroan egon ziren, poteoan hasi, bazkaldu eta bazkaloste guztian, iluntzera arte. Tartean, taldeko argazkia atera zuten Gudarien plazan, urte luzetarako geratuko dena. Bakoitzak bere anekdotak kontatu, bestearenak entzun eta ahaztutakoak gogoratu. Zer kontatua bazuten, eta gustora asko pasa zuten eguna, Hernaniko errugbiaren festan. Ez dute berehalakoan ahaztuko!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!