Barricada, larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 22a, 02:00

Historian lehendabiziko aldiz, Barricada taldeak Hernanin joko du. ‘The Zepo’, ‘Gaur ez’, eta ‘Aski da’ taldeak ere izango dira, I. Hernani Rock Fest kontzertuan. Sarrera, dohainik.

«Nadie  evita la paliza por salir corriendo», askok gogoan izango du letra hura edo Pidemelo otra vez, edo No hay tregua, edo hainbat eta hainbat... Barricada taldeak bizi bizirik jarraitzen du oraindik, eta datorren larunbatean Hernanin joko du, I. Hernani Rock Fest 2013 kontzertuan.
Hernanin lehenengo aldiz, 30 urte eta gero

Lehendabiziko Noche de rock­&roll disko hartatik 18 disko kaleratu ditu Barrica­dak eta 30 ur­te pasa dira. Hernanin za­lerik faltako ez duten arren, inoiz kontzerturik eman gabeak dira, eta larunatean izango dira hemen lehenengo aldiz. Alfredo eta Boni gitarra eta ahotsean, bi historiko, taldearen hasieratik daudenak. Haiei laguntzen, Ander za­rauztarra bajuarekin, eta Ibon Sagarna Ibi, hernaniarra, baterian.

Kanta klasikoak eta be­rriak joko dituzte, eta bi ordu eta erdiz ariko dira.

Lau rock talde, dohainik
Rock zaleek ez dute nolanahiko paotxa bilatuko, sekulako kontzertua antolatu baitute An­boto tabernak eta Her­na­ni­ko Udalak, eta erabat dohai­nik. Atsegindegin izango dira, 19:00etan hasita, orden honetan: Aski da, The Zepo, Gaur ez, eta Barricada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!