Lapurreta saiakera, Elizatxoko etxe batean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 24a, 02:00

Lapurreta saiakera izan zen igande arratsean, 19:00ak aldera, Elizatxo auzoko etxe batean. Elizatxoko bizilaguna etxean zegoen eta pertsona bat bere etxeko balkoian zebilela ikusi zuen. Horren aurrean, ustezko lapurra alde egiten saiatu zen. Azkenean, Udaltzai­nek atxilotu zuten eta Ertzaintzaren esku utzi. Ustezko lapurra 44 urteko gizonezkoa da eta aurrez ere hainbat delitugatik atxilotua izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!