Urnietako Samiel jaiak ofizialki ostegunean hasiko dira, baina gaur bertan ere hainbat ekintza antolatu dituzte herria girotzen hasteko. Arratsaldean, herri kirolak izango dira, 17:30etatik aurrera. Poxta Zahar Urnietako gazte kuadrilako gazteak eta zaharrak izango dira lehian. Ondoren, bertso afaria izango da Oianume jatetxean. Julio Soto eta Xabi Paya ariko dira bertsotan. Afarira joateko txartela hartu behar zen aurrez.
Olinpiadak, Gose,
Bad Sound System, Rebolutionary Brothers...
Datorren ostegunetik igandera bitarte izango dira festak Urnietan eta besteak beste, Olinpiadak antolatu dituzte. Egunero izango da frogaren bat. Horrez gain, kontzertu erakargarriak ere antolatu dituzte: Gose, Bad Sound System, Revolutionary Brothers...
Herri bazkaria eta sagardo eta hegaluze probaketa ere izango dira.
EGITARAUA
Gaur:
17:30 Herri kirolak PZ gazteak vs PZ zaharrak (On Bizik antolatuta).
21:00 Bertso afaria, Julio Soto eta Xabi Payarekin (Miela batzordeak antolatuta).
Irailak 26, osteguna
18:00 Olinpiaden 1go froga: BIZIKLETA KARRERA.
19:45 Txoznen inaugurazioa.
21:00 Tortilla lehiaketa (Tiket bat pertsonako).
23:00 Olinpiaden aurkezpena + 2garren froga: KARAOKEA.
Irailak 27, ostirala
17:30 3garren froga: GINKANA
19:00 PZ 10garren urteurreneko ekitaldia txoznetan.
Ondoren, mosaikoa San Joan plazan.
21:00 Oilasko jatea txoznetan (Asketak antolatua).
23:00 Kontzertuak: Gose + Bad sound system.
01:00 4garren froga: PLATANO DANTZA.
Irailak 28, larunbata
12:00 Trikipoteoa + 5garren Froga: GLOBO JOLASA.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 6garren froga: PLASTIKO BUSTIAREN JOLASA.
Ondoren, musika ibiltaria herrian zehar.
19:00 7garren froga: TRAGO LOKOTXAK .
23:00 Kontzertuak: Keep Shake + Mandoilek + Revolutionary Brothers, Yanu & King Konsul.
02:00 8garren froga: AULKI JOKOA.
Irailak 29, igandea
19:00 Sagardo eta hegaluze dastaketa.
20:30 Mozorro lehiaketa + Olinpiaden sari banaketa txoznetan.
Tiketak salgai: Xauxar, Goi-Mendi eta Amailurren.
Azkeneko eguna: irailak 23.