Erakutsitako jokoari eutsiz, Santboiana menpean hartzera

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 02:00

Ohorezko Mailako liga joan den asteburuan hasi zen eta bihar, ligako aurreneko partidua ikusteko aukera izango da Landaren. Herna­nik Kataluniako Santboiana taldea izango du aurrez aurre, 12:00etatik aurrera.

Garaipenik ez, oraindik
Hernanik galdu egin zuen aurreko partidua Valladoli­de­ko Quesos txapeldunaren aurka, baina oso joko ona erakutsi zuen eta sentsazio positiboarekin bueltatu ziren etxera. Katalanek, berriz, aldaketa ugari izan dituzte lerro desberdinetan eta ez dute liga nahi bezala hasi. Aurreko asteburuan 13-17 galdu zuen azken minutuan, Sevillako Ciencias talde oso gaztearen aurka.

Hainbat aldaketa
Santboianak baja garrantzi­tsuak izan ditu, aurrekaldean batez ere: Lyons, McKellar edo Kiri Kiri joan dira. Hala ere, aurreko multzoan jarrai­tzen dute: Phipps, Tauli eta Ruben Sanzek, esate baterako. Atzeko lerroetan ere badira hutsuneak: Cannings, Hammish eta Nil Baro falta dira. Eta taldera gehitu da: Neil Chivers La Vilako jokalari ohia. 

Abonatu egiteko aukera
Errugbi elkartetik gogorarazi dute oraindik badagoela aukera abonoak egiteko. Astean zehar, arratsaldeetan dago aukera Lan­daren eta igande honetan ere izango da aukera bertan. Abo­natu eginda, liga osoko etxeko partiduak ikusteko aukera dago doan, eta horrez gain, zozketatan parte hartzeko aukera.

Emakumezkoen topaketak gaur, Mungian
Euskadiko Emakumezkoen topaketak (trial) jokatuko dira gaur Atxurizubin (Mungia), 09:30etatik aurrera, eta bertan izango da Hernaniko taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!