Eskubaloiaren festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 02:00

Eskubaloiaren festa os­pa­tuko da gaur Hernanin, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Triki-poteoa eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste. Bazkaria 14:30etan izango da Atsegin­degin. Tartean, 14:00e­tan, argazki erraldoia aterako dute Plazan, partaide guztiekin. Bazkalostean eta iluntzera arte, berriz, Hernaniko eskubaloiaren inguruko bideo proiekzioa botako dute eta musika ere izango da.


Bazkarirako ordainagiria
Bazkarian parte hartzeko izen-ematea itxita dagoenez, ezin izango da momentuan txartelik lortu. Eta gogorarazi dute, bazkarirako izena eman dutenek ordainagiria eraman behar dutela. Hernaniko eskubaloiaren partaide izan diren pertsona guztiak animatu nahi dituzte festan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!