Asteburu honetan Miranda de Ebroko proba jokatuko da, 6garren proba puntuagarria, Estatuko Txapelketako azken proba. Iker Lujanbio hernaniarra bertan izango da Silvercar St2 kotxearekin. Lujanbio 6garren postuan doa eta emaitza ona lortuz gero, 4garren postura igotzeko aukera izango luke. Hala ere, zaila izango da finalera sartzea, konpetentzia haundia baitago; 48 pilotok eman dute izena. Lasterketak betiko eskema jarraituko du: larunbat goizean kotxeen egiaztapenak, eguerdian entrenamenduak eta arratsaldean lehenengo manga ofiziala. Igande goizean, bigarren manga ofiziala eta repeskak. Eta bukatzeko, eguerdian finalak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!