Promozio Txapelketa hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 28a, 02:00

Oriamendiko Promozio Txapelketa gaur hasiko da. 6 bikote izango dira lehian bi taldetan banatuta. Gaur bi partidu jokatuko dira: Segurola-Zubiri/Ezkurra II-Saldias (B taldea); eta Etxabe II-Labaka/Matxin VI-Larrañaga (A taldea). Beste bi partidu ere jokatuko dira erremonte jaialdian eta Endika Barrenetxea izango da tartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!