Aurreneko partidua gaur, Atleticoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 02:00

Hernanik gaur hasiko du liga, Gipuzkoako lehenengo mailan. Aurreneko neurketa honetan, Atletico San Sebastian taldea izango du aurkari. 20:00etan izango da Aieteko kiroldegian. Iaz, denboraldi txukuna egin zuten hernaniarrek, mailari eusteaz gain, play offean sartzekotan izan ziren eta aurten ere, mailari eustea dute helburu. Taldean aldaketak izango dira: 7 jokalari berri igo dira juniorretatik eta Peru itzuli da. Bestalde, Aitzolen hutsunea gehiegi ez nabaritzea espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!