Hernaniko gainerako auzoek egin bezala, Karabelek ere festa antolatu du bertako auzotarren gozagarri. Eta noski, baita kanpokoentzako ere! Egun osoko egitaraua prestatu dute guztien gustoko ekintzekin.
Patinetan buelta
Patinetan ibiltzeko aukera ere izango da. Mugikortasun Astearekin bat eginez, ibilaldia antolatu dute Karabelgo auzotarrek, Udalarekin batera. Karabeldik atera eta Zubiondoraino joan ahal izango da patinetan, Landaretik barrena. Eta bukatzean, hamaiketako eder bat izango dute zain parte hartzaile guztiek.
Musika, Tortilla Lehiaketa...
Musika eta jan konturik ere ez da faltako gaur Karabelen. Goizean dianak esnatuko ditu auzotarrak, eguerdi-arratsaldean Ozenki Abesbatzaren eta Doinu Zaleko ikasleen emanaldiak izango dira eta iluntzean, Dj Nemus.
Tortilla goxoena zeinek egiten duen jakiteko aukera ere izango da. Eta ez dute hutsik egingo urteroko barrikoteak eta haur jolasek.
EGITARAUA
10:00 diana.
10:30 patinetan ibilaldia (Mugikortasun Astearen barruan). Bukatzean hamaiketakoa.
12:00 buruhaundiak eta ume jolasak: aurpegia margotu...
12:30 Ozenki Abesbatza.
13:00 Tortila Lehiaketa: patata edo bestelakoa izan liteke eta nahi adina aurkeztu daitezke.
Bi sari: originalenari eta goxoenari.
Ondoren barrikotea eta pikoteoa, Doinu Zaleko ikasleek girotuta.
16:00 haur jolasak: ontziak hautsi, zaku karrerak, toka, arrautza karrera, arrautza jaurtiketa, punteria, aulki jokoa...
19:00 txokolatada.
20:30 Dj Nemus.