Futbolina ez da soilik umeentzako jokoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 02:00

Juan Jose Campanellaren azkeneko filmak, ‘Futbolin’ek, harridura sortu du Zinemaldian. Marrazki bizidunak izatea eta 3Dan ikustea ez da oso arrunta Sail Ofizialeko lehen filma izateko. Umeentzat bideratutako filma izanik ere, helduek ere gauza bereziak ikusiko dituzte filmean zehar, esaterako ‘Ciudadano Kane’ eta ‘2001, Odisea en el espacio’ filmei egindako omenaldi nabariak. Beraz, publiko guztientzako filmarekin hasi da Zinemaldia; ea nola jarraitzen duen. l
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!