Sozialistek diote Bildu nabarmen geratzen dela bere iniziatiba faltagatik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 02:00

Hernaniko Kronikara bi­dalitako prentsa oharrean, Hernaniko PSE-EEk dio Bil­duk iniziatibarik ez duela, eta horrek nabarmen uzten duela. Kritikatu dute Bilduk lidertza falta duela, eta bes­teen pro­po­sa­menak era­bil­tzen ari dela, adibidez, kirol arloan. «2008ko uztailaren 12an, larunbatez, prentsak pu­blikatu zuen PSE-EEk az­terketa bat eskatu zuela, Her­naniko kirol jarduerei bu­­ruz. Azterketa horretan azaldu behar zuen zer kirol egiten den Hernanin, zenbat lagu­nek parte hartzen duten, eta ze adinetakoak. Enkuesta bat egitea ere eskatzen ge­nuen, hernaniarren iritzia jakiteko, zer falta zen eta zer zegoen hobetzeko. Hortik abiatuta aurrera begirako plangintza bat egitea pro­po­satzen ge­nuen. 2010­eko irai­laren 14an, berriz ere eskaera hori bera pu­­bli­katu zen prentsan». Prentsa oharrak horrela ja­rraitzen du: «Sozialistok ur­teak daramazkigu azterke­ta hori eskatzen, eta oraingo ekintzak ikusita ematen du Bildu ideiarik gabe dagoela. Iniziatiba eta lidertza falta nabarmenak dira». Bukatzeko, PSE-EEk dio beste arlo batzuetan ere ber­din gertatu dela. «Gogo­ratu nahi dugu herriko hainbat kale asfaltatzeko eskatu ge­nuela, eta kasu egin digutela dirudien arren, oraindik kale asko geratzen direla egoera penagarrian».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!