Bioeraikuntza ikastaroa gaur bukatuko da, eta parte hartzaileak gustora

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 02:00

ergobi eta Martindegi ar­tean bioeraikuntza ikas­taroa eman dute azken hamar egu­netan, eta gaur dute azken egu­na. Balorazio ona egin dute parte hartzaileek, Luis Intxaus­pe Alkateak Kro­ni­kari adierazi dionez. «Balo­ra­zio positiboa, oso positiboa egiten dugu ikastaroarena. Ikasleak gustora, irakasleak gus­tora, eta orokorrean jen­dea oso gustora egon da». Romi Etxea izeneko proiek­tuaren barruan antolatu di­tuzte ikastaroak, eraikuntzak modu natural eta merke ba­tean egiten erakusteko. Be­rez, Uru­mea bazter horretan Erru­ma­niar Kanpamendu bat dago, eta haiei lagun­tze­ko egindako ikastaro bat izan da, Hernaniko eta Astiga­rra­gako Udalak an­tolatua. Ura Agentziarekin izan­da­ko iritzi trukaketari buruz ez du ezer adierazi Intxauspek, eta ikastaroaren helburuak bete direla adierazi du. «Erru­maniar komunitate horri la­gun­tza eman nahi genion, tek­nikak erakutsi beren bizi baldintzak hobetzeko; eta jendea oso gustora geratu da». Atzo sute bat izan zen kan­pamendu ho­rre­tan. Kronikari jakinarazi zitzaionez, istripu txiki bat izan zen, eta kalterik ez zuen eragin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!