Euskal Herriko denboraldiari amaiera polita

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 20a, 02:00

Pasa den asteburuan bukatu zen Euskal Herriko triatloi denboraldia eta nahiko txukuna izan da Zumitzako triatletentzat. Igandean, triatloi serieak By Polar jokatu zen Donostian (1500m, 40km, 10000m) eta Ibai Alba hirugarren iritsi zen helmugara. Bere denbora 1:57:56koa izan zen. Larunbatean, berriz, Donibane Lohitzuneko Tri All Basken izan ziren hiru kide. Goizean, Iron Bask erdian (1900m, 90km, 21,1km) Asier Oconek hartu zuen parte eta 102garren bukatu zuen 5:26:44 denborarekin. Arratsaldean, Sprint Bask triatloian (750m, 20km, 5000m), Kepa Pikabeak 18garren postua lortu zuen 1:20:17 denborarekin eta Xabat Aizpioleak 36garrena, 1:23:57 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!