Zumetari buruzko ‘Izenik gabe, 200x133’ dokumentala ikusgai, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 20a, 02:00

Hernaniko ikutua izango du beste behin Zinemaldiak. Zinemira sailean izango da Moztu Filmak-en Izenik gabe 200x133 dokumentala. Jose Luis Zumeta margolariari buruzko dokumentala da. Honako egunetan izango da ikusgai: astelehenean, 16:00etan, Principen; asteartean, 20:45etan, Trueban; eta asteazkenean, 19:30etan, Antiguo Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!