Pentsiodunen errezetak eta 65 urtetik gorakoenak dohainik izatea eskatzeko firma bilketa egiten ariko dira bihar goizean Hernanin. Horrez gain, eskatuko dute baita ere, zerrenda gorritik atera berri dituzten botikak ere dohainik izatea. Orain arte 417 botika zeuden zerrenda gorrian, eta pentsiodunen errezetak dohainik izaten ziren. Lege berria dela eta, hori aldatu egin da, eta pentsiodun eta jubilatuak behartuta daude botikak ordaintzera. Pentsiodun eta Jubilatuen Elkarteak hori salatzen ari dira, eta Gipuzkoako Elkarteko kideak Hernanin izango dira hiru egunetan: bihar, irailaren 26 eta 27an. Bihar, Plaza Berrin, 11:30etatik 14:00etara.