Irazustabarrena hernaniarra Uruguayen, Trinketeko Munduko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 20a, 02:00

Amaia Irazustabarrena hernaniarrak Munduko Txapel­keta jokatzeko beste aukera bat izango du aurten, bera aukeratu baitute 22 urtez azpikoetan jokatzeko, Espai­ni­­ako Selekzioan. Maitane Aburuza zizurkildarra eta Rebeka Contin nafarra lagun izango ditu Irazustabarrenak, urriaren 13tik 19ra jokatuko den txapelketan. Aurrean izango dituzte munduko selekziorik onenak. Frantzia eta Venezuelaren kontra dituzte hasierako partiduak, eta hortik aurrera egiten badute, Mexiko, Argenti­na eta Uruguay izango dituzte aurrean. Uruguay omen da faboritoa, Uruguayen bertan jokatuko den Munduko Txa­pel­keta irabazteko. Aukeratzeko probak egiten aritu diren beste hernaniarrak: Ariane Arrieta, Miren Goikoetxea eta Eli Pagola.

Hiru partidu bihar Hernanin
Hiru pala partidu jokatuko dira bihar, 10:30etatik aurrera Her­nanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!