‘Nire lekuan jarri’: desgaitasuna duten pertsonen lekuan jartzeko Ginkana, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 20a, 02:00

Ginkana izango da gaur 17:00etatik 19:30etara Atse­gin­degin, kirol egokituko ginkana hain zuzen ere. Mugikortasun Astearen ba­rruan bost urtez antolatu dute ginkana hau hainbat taldek, eta helburua bat da: desgaitasunen bat duen per­tsonaren lekuan jartzea. Nire lekuan jarri izena eman diote ekitaldiari, eta antolatzaile lanetan hainbat talde ari dira: Kemen (desgaitasuna duten pertsonen Euskadiko taldea) eta Her­na­des (Herna­niko boluntari­o­ak). Laguntzaile: AGI (ikusmen gabezia dutenen Gi­puzkoako elkartea), AGAEB (Bizkar-hezur bifidoa dutenen Gipuzkoako elkartea), eta Koxka elkartea.


«Zailtasunak eta gainditzeko aukerak»
Helburua da bertara joaten dena desgaitasunen bat duenaren lekuan jartzea. Hala dio Koxka elkarteak, «zailtasunak ezagutzea, eta horiek gainditzeko aukerak, ikustea baliabideak izanez gero, desgaitasunen bat duenak ere gozatu dezakeela kirola eta jokoekin. Denei gonbitea egiten diegu gaur azaltzeko». 

Azalpenak emango dira eta probak puntuatu
Proba guztiek zer ikusia izango dute desgaitasunen ba­tekin: izan desgaitasun fi­sikoa, mugimenduzkoa, zen­tzumenezkoa... Arduradun ba­tek azalpenak emango ditu, eta puntuatu egingo dira probak: sinpatia, jarrera eta besteekiko borondate ona puntuatuko dira. Bukaeran, txokolatadarekin bukatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!