Karabelgo festak badatoz, eta prest dituzte dagoeneko ekintza guztiak. Urtero bezala, larunbatez ospatuko dute auzoko eguna, eta goizetik gauera bete dute egitaraua, denen gustoa egiteko.
Patinak, adin guztientzat
Patinetan ibiltzeko zirkuitua jarriko dute goizean, 10:30etatik aurrera, Mugikortasun Astearekin bat eginda. Karabeldik atera eta Zubiondoraino joan ahal izango da patinetan, Landaretik barrena. Bukatzean, hamaiketako eder bat izango dute parte hartzaile guztiek.
Haurrentzako jolasak,
goiz eta arratsalde
Zer egina izango dute gaztetxoenek, egun guztian. Goizean patinetan ibilita, eguerdian buruhaundiak izango dituzte. Arratsaldean haur jolasak prest dira, beti bezala: ontziak hautsi, zaku karrera, aulki jokoa...
Musika eta janaria
Tortila lehiaketak jendea bilduko du eguerdian, eta barrikotea ere jarriko dute. Ozenki abesbatzak eta Doinu Zaleko ikasleek girotuko dute festa eguerdian, eta gauean DJ Nemusek.
KARABEL
Irailak 21, larunbata
10:00 Diana.
10:30 Patinetan ibilaldia (Mugikortasun Astearen barruan). Bukatzean hamaiketakoa.
12:00 Buruhaundiak eta ume jolasak: aurpegia margotu...
12:30 Ozenki Abesbatza.
13:00 Tortila lehiaketa: patata edo bestelakoa izan liteke eta nahi adina aurkeztu daitezke. Bi sari: originalenari eta goxoenari.
Ondoren Barrikotea eta Pikoteoa, Doinu Zaleko ikasleek girotuta.
16:00 Haur jolasak: ontziak hautsi, zaku karrerak, toka, arrautza karrera, arrautza jaurtiketa, punteria, aulki jokoa...
19:00 Txokolatada.
20:30 DJ Nemus.