Ikasturte berria hastera dijoa, eta Hernani BHIk jakinarazi du 14 ikastaro eskainiko dituela, bi arlotan banatuta: Elektrizitate-elektronika arloan zazpi ikastaro, eta Fabrikazio Mekanikoaren arloan beste zazpi.
16 urtetik gorako langile eta langabetuentzat dira ikastaroak, eta subentzionatuak daude Hobetuz eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari esker; beraz, ikasleari erabat dohainik aterako zaio ikastaroa. Ikastaroa bukatzean ziurtagiria lortuko da, Europako edozein lekutan balioko duena, homologatua baitago.
Zabalik dago ikastaroetan apuntatzeko izen ematea
Izen ematea zabalik dago, eta zuzenean egin liteke Karmelo Labakan bertan, edo internet bidez: www.hernanibhi.com helbidean. Informazio gehiago nahi duenak, deitu telefono honetara:
943 55 19 58.