Aerobik eta yoga martxan, laster

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 19a, 02:00

Aerobik eta yoga ikastaroak laster jarriko dira martxan eta izen ematea zabalik dago. Aerobika astelehenean hasiko da 17:45etan Txirrita ikastetxeko gimnasioan (astelehen eta asteazkenetan izango da). Yoga, urriaren 1ean, asteartean hasiko da 17:30etan Auzo-etxeko ganbaran (astearte eta ostegunetan). Ikastaroetan izena emateko: 943 55 10 00 (astelehenetan 09:00-11:30/18:00-20:00; eta asteartetik ostiralera, 09:00-14:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!