mugikortasun Asteak jolas ikutua hartuko du gaur, Tilosetan, 16:30etatik, 19:30etara. Era guztietako tramankuluak izango dira bertan, mugimendua eta abiadura gustoko dutenentzat.
Bost ibilgailu mota
Zirkuitu baten barruan ibili beharko da, eta bost ibilgailu mota izango dira: 1) Segwayak, hirietan ikusten diren bi kurpildun ibilgailuak (40 kg-tik gora eta 12 urtetik gora).
2) Rollerrak, patinete eta goitik-behera tankera dute
(4-12 urte eta gehienez 70 kg).
3) Twistcarrak, kurpil txikiak eta motor itxura dute
(3-8 urte, eta gehienez 40 kg).
4) Turbotwistak, kurpil haundi bat eta bi txiki (4-11 urte eta gehienez 70 kg).
5) Pedaloak, patinete estiloko ibilgailua, baina motxagoa, kurpil haundiagoak eta pedal txikiak dituena (4-10 urte, eta gehienez 50 kg).