Wukroko proiektua gertu-gertutik, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 19a, 02:00

l Lierni Fernandezek eta Albert Rosek hitz egingo dute gaur, 19:00etan, Wukrori buruz. l Hernanik laguntzen duen proiektuari buruz ere ariko dira.

wukro gertuagotik ezagutu nahi duenak aukera ederra du gaur, 19:00etan, Bite­rin. Angel Olaran misiolari hernaniarra han egiten ari den lanari buruz hitz egingo dute, eta horretarako bi hizlari izango dira, Wukron bertan zuzen zuzenean lanean aritutakoak. Lierni Fer­nan­dez (Donostia) eta Albert Ros (Girona) izango dira Biterin. Fernandez eta Ros gazteak Wukron denboraldia egin­dakoak dira. Bere ga­raian hara joan, eta geroztik bertan ari dira lanean, proiektu askori laguntza ematen. GKE askorekin dute harremana, eta Angel Olaranekin zuzeneko harremana daukate, gaur Biterin ikusiko denez.

Udalak laguntza ematen dien proiektuak nola daude?
Gaurko hitzaldian hitz egingo dute, baita ere, Hernaniko Udalak laguntza ematen dien proiektuei buruz. Aur­ten Wukron izan dira bisita ofizialean Udaleko kideak eta Hernani Wukro­rekin taldeko kideak. Gertu gertutik ezagutu dute Olaran egiten ari dena, eta Uda­­­lak laguntza ematen dien proiektuak zertan di­ren: ekonomiarekin eta urarekin zer ikusia dutenak, enbaltsea... horiei guztiei buruz ariko dira gaur.

Wukroren aldeko argazkiak eta margolanak
Elkartasun Jardunaldien ba­rruan Wukroren aldeko ar­gazkiak eta margolanak salgai daude Hernanin, dirua biltzeko asmoarekin. Argaz­kiak Zinkoenea eta Irizar tabernan daude salgai, eta margolanak Biterin. Bazkaria igandean Igandean elkartasun bazkaria izango da Txantxangorrin eta txartelak salgai daude. Iruretagoienan eskuratu li­tezke, Mikel Lujanbiori eskatuta, edo gaur, osteguneko ferian. Materiala ere salgai egongo da gaur.

Urte guztian lanean
Hernani eta Wukroren arteko elkarlanak ez du etenik. Bi herrietako gazteak elkartzeko bekak sortu nahian dabiltza, eta liburu bat ere bidean omen da. Horrez gain, umezurtzei laguntzeko diru bilketa kanpainak jarraitu egiten du. Kutxabankeko kontua: 2095 5041 15 1061674080.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!