Gaurtik aurrera, asteazkenero-asteazkenero 65 urtetik gorako koadrila elkartuko da Ereñotzuko Auzo Etxean, 17:00etatik 18:30etara. Berriketan izena eman diote proiektu horri, eta adin hori daukaten auzotar guztiei dei egin diete animatu daitezela bertara.
Elkartzea da asmoa, eta pertsona bat izaten dute dinamizatzen. Berriketan aritzen dira noski, edo gurutzegramak egiten, memoria lantzeko ariketak, musean... Merienda ere ez da falta izaten.
Apuntatu nahi dutenek deitu: 943 55 10 00. Epele eta Pagoagako bizilagunak ere animatu nahi dituzte parte hartzera. Nahi izanez gero, joan etorrirako garraioa ere izango omen dute.