datozen lau egunetan Hernanik galdera bati erantzuten saiatu beharko du: Hernani guztiontzako herri izan al daiteke? Udalak antolatuta Mugikortasun Astea bete-betean sartuko da aste honetan, eta bihar jolas-zirkuituekin hasita, igandera arte hainbat ekitaldi izango dira: kirol egokitua, patinetan ibilbidea edo autorik gabeko eguna, esaterako.
Jolas zirkuituak, haur eta ez hain haurrentzako
Joan den larunbatean goizeko ibilia egin ostean, bihar Mugikortasun Astea bete-betean sartuko da. Jolas zirkuituak prestatu dituzte, haur eta ez hain haurrentzat, Tilosetan, 16:30etatik aurrera: haurrentzako rollerrak, twistcarrak, turbotwistak, edo pedaloak izango dira; eta helduagoentzat segwuay zirkuitua.
Ginkana ostiralean,
kirol egokituaren egunean
Mugikortasun Astearen barruan, leku berezia izaten du kirol egokituaren egunak. Ginkana prestatu dute aurten ere, eta Atsegindegin izango da, 17:00etatik 19:30etara.
Nire lekuan jarri izena eman diote ekitaldiari, eta hain zuzen ere, Koxka elkartetik bidalitako prentsa oharrak horrela dio: «Ekintza honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen lekuan jartzea. Proba ezberdinak egongo dira, desgaitasunen batekin zerikusia dutenak... Koxkak hernaniar guztiei gonbitea egiten die Atsegindegira azaltzeko, barrera guztiak ahaztuta, eta sinistuta Hernani guztiontzako herri bat izan daitekeela».
Patinetan eta bizikletan
Larunbatean eta igandean ere segi egingo dute ekintzek. Larunbatean patinetako ibilbidea izango da Karabelen. Igandean, autorik gabeko eguna da Hernanin.
Mugikortasun Astea
Irailak 19 Zirkuituak. 16:30-19:30 Tilosetan .
Irailak 20 Kirol egokitua. ‘Nire lekuan jarri’ 17:00-19:30. Atsegindegi plazan.
Irailak 21 Patinetan ibilbidea. 10:30-12:00. Karabel auzotik.
Irailak 22 Autorik gabeko eguna.
- Bizikleta. 09:30-12:00 Plaza Berritik.
- Zirkuitua. 09:30-13:30 Atsegindegi.
Irailak 28 2.Eskuko Bizikleta Azoka. 10:30-13:30. Urbieta kalean.