Hernaniko Udalak bost lanpostu eskainiko ditu, Gipuzkoako Diputazioarekin lankidetzan. Bost hilabeteko lanpostuak dira, azaroaren 1ean hasiko direnak eta martxoaren 31n bukatu. Hauek dira lanpostuak: 2 igeltsero, lehen mailakoak (9.maila); 2 landazain laguntzaile (5. maila); eta eraikuntzarako peoi bat (5.maila). Bi baldintza bete behar dira apuntatzeko: langabezian egotea, eta euskera ezagutza jakin bat izatea, A-2 maila (ahozkoan). Apuntatzeko epea zabalik dago urriaren 4ra bitartean, Hernaniko Udal Erregistroan, astelehenetik ostiralera (09:00-13:00 / 15:00-20:00). Informazio gehiago: 943 33 50 21 edo www.hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!