Partidu ederra jokatu zuten Lodosan Ioritz Arrietak eta Pazosek, Urbieta IIa eta Urruzolaren kontra, baina galdu egin zuten 22-19. Virgen de las Angustias Torneoko finala jokatu zuten, Arrieta hernaniarrarentzat 3garren finala aurtengo denboraldian, eta juxtu juxtu galdu zuten. Atzelariek asko jokatu zuten, eta aurrelariek etengabeko saltsa jarri zuten. Lodosako ikusleek latz gozatu zuten aurrelarien jokoarekin, eta 19-19 zijoazela, Urbietak gehiago asmatu zuen. Hernaniko pelota elkarteko pelotarientzat 10garren finala da aurtengo denboraldian.
Gipuzkoako txapelketan Hernaniko pelotariek partidu guztiak irabazi zituzten. Kadeteetan, Arizmendi-Urruzola nagusi, hondarbitarrak azaldu ez zirelako; eta Pagola-Lazkano nagusi, 22-15, Gure Txeruren kontra. Jubeniletan, Cisneros-Rodriguez nagusi, 22-5, Lagunak taldearen kontra.