Erakusketa, hitzaldia eta bazkaria, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 17a, 02:00

Hiru ekitaldi izango dira aste honetan Etiopiako Wukro herriaren alde, gaur, margo erakusketarekin hasita. Her­na­niko Wukrorekin taldeak antolatuta, Elkartasun Jardu­nal­diak izango dira Hernanin, Angel Olaran misiolaria egiten ari den lanari laguntza emateko.

Margo erakusketa, tailerreko materiala erosteko
Gaurtik hasi eta larunbata bitartean, margo erakusketa izango da Hernanin, Wu­kro­ko umeek egindako 18 margolanekin. 18 eta 40 euro bi­tarteko lanak dira, eta di­rua­re­kin pintura tailerrerako ka­balleteak erosi nahi dituzte. Hitzaldia izango da ostegunean, Lierni Fernandez eta Albert Rosen eskutik. Bi gazteok Wukron izanak dira, eta hari buruz ariko dira. Igandean, Elkartasun Baz­karia dute Txantxan­go­rrin, eta txartelak erosi litezke, 22 eu­roan, Iruretagoienan, Mi­kel Lujanbiori eskatuta, edo osteguneko ferian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!