Egunez aldatu dira Mendiriz Mendiko lau ekintza

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 18a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak jakinarazi duenez, egutegian lau aldaketa izan dituzte. BTT Irteera irailaren 28-29an egingo dute (irailaren 21-22an egitekoa zen). Mugarri Festa urriaren 5ean izango da (irailaren 28an egitekoa zen). Red Comete helduen­tzako irteera urriaren 12an egingo dute (urriaren 20an egitekoa zen). Artikutzara irteerarik ez dute egingo (urriaren 11-13an egitekoa zen). Pasai-Donibanera irteera urriaren 20an egingo dute (ez zuten egiteko asmorik).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!