Eguraldiak eutsi, eta sagardoz busti zen atzo jendea

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 16a, 02:00

Euri mehatxua izan arren, eutsi egin zion atzo azkenean eguraldiak eta giro ederrean joan ziren Plazan, sagardo probaketa eta Gaz­teen Tri­kitixa Txapelketa. Jende ugari gerturatu zen pintxo eder, sagardo trago eta trikitixa doinuekin gozatzera. Hain zuzen, Hernaniko 12 sagardotegietako sagardoa izan zen aukeran.
Trikitixa Txapelketan, be­rriz, Gipuzkoako 5 bikotek hartu zuten parte eta Aretxa­bale­tako Beñat Ganboak eta Arrasateko Leire Etxezarre­tak irabazi zuten (137,50 puntu). Bigarren postuan, Zestoako Alaitz Urdalleta eta Errezilgo Alaia Etxabe geratu ziren (122 puntu). Eider eta Lierni Tolosa ahizpa hernaniarrek hirugarren postua lortu zuten (115,25 puntu).

Tilosetan, pelota partiduak
Tilosetako frontoian ere herritar ugari bildu zen. Bi partidu jokatu ziren. Palaz: Goikoe­txea eta Arrietak 25-22 irabazi zieten Mancicior eta Huiziri. Eskuz: Urkizu eta Lizeaga 22-16 nagusitu zitzaizkien Arrieta eta San Sebastiani. Giro ederrean joan dira Euskal Jaiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!