Ostiralean esandakoa betez, dena eman zuten

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 15a, 02:00

Hernanik atzo ekin zion ligari Valladolideko Queso­sen aurka. Trikoloreek partidu zaila zuten aurrean, iazko txapeldunaren eta Superko­pako irabazlearen aurka eta ez zen nahikoa izan zelaian erakutsitako kemena; 38-22 galdu zuten. Hala ere, maila ona eman zuen taldeak eta azken 10-15 minutura arte defentsako bonusa lortzekotan egon zen, markagailuan 21-17ko aldea zegoela. Aurreneko zatian, gainera, aurretik ere jarri ziren hernaniarrak: 13-14. Sentsazio onarekin egin zuten etxerako buelta. Entsaioak: Ion Olano, Pello Perez eta Aritz Otaegik.
Hernanik talde gaztea du aurtengo denboraldian (erdia baino gehiago, 90eko hamarkadan jaioa) eta os­ti­raleko aurkezpenean Joxe Elo­segi arduradunak esan be­zala, erronka haundia dau­kate denboraldi honetan. «Tal­de eraberritua dugu, baja asko izan baititugu, eta aurpegi be­rri asko dugu. Gazteak dira, gure harrobian prestatuak. Urte mordoan erakutsi dugu erronkei aurre egiteko gai garela eta aurten ere hala izango da. Dena emango dute zelaian eta poliki, joango gara gure lekuan jartzen». Orain arte bezala, zalego guztiaren bultzada ere beharrezkoa izango dela gaineratu zuen.

Aurkezpena, herenegun
Ostiral arratsean izan zen Ohorezko Mailako taldearen aurkezpena Tilosetan. Jokala­riak eta ekipazio berriak ezagutzeko aukera izan zen, besteak beste. Igor Genua eta Manex Casado dira taldeko kapitainak eta azken honek hartu zuen hitza. Konfiantza badutela eta aurreko urtekoari eutsiko diotela azaldu zuen.
Jon Insausti Intxetari ere hitza eman zioten. Jokalari hernaniarrak urteak egin ditu Donibane Lohitzunen jokatzen eta etxera itzuli da aurten. Bi talde eta bi liga oso desberdin ezagutu ditu eta aldea oraindik haundia izan arren, Hernanin gauzak asko hobetu direla azpimarratu zuen eta Ohorezko Mailako ligan konpetitzeko gai dela.

Taldeari laguntza eta babesa ematen diotenei, eskerrak
Juan Rodriguez lehendakariak eskerrak eman zizkien taldeari laguntza eta babesa ematen diotenei. Azaldu zuen, taldea ekonomikoki aurrera ateratzeko gakoa erokeriarik ez egitea dela eta atzetik dagoen lagun­tza: «Jokalari guztiak amateurrak dira. Horrez gain, dirua ateratzeko ekintza eta kanpaina ugari antolatzen dituzte. Taldetik kanpoko boluntarioen laguntza ere ezinbestekoa da eta baita zaletuena ere. Bazkide eginez, sarrerak erosiz... asko laguntzen diguzue. Eta aparte, diruz laguntzen gaituzten enpresak daude».
Udal ordezkariak ere ger­tu­ratu ziren aurkezpenera eta Beñat Amenabar Kirol zinegotziak errugbi elkartearen la­na eta filosofia goraipatu zitu­en, eredugarritzat hartuz.

2013-2014 denboraldiko jokalariak
ABIZENA IZENA  ALT.  PISUA JAIOTERRIA
APAOLAZA  JON     1,72   93 HERNANI
ARAMBURU EKHI     1,87   98 HERNANI
BARANDIARAN PATXI     1,80   110 SARA
BECERRA UNAI     1,84   110 HERNANI
BERROUET MATTHIEU     1,69   85 SARA
CASADO MANEX     1,83   87 ASTIGAR.
COLLADO MATTIN     1,74   66 HERNANI
ERROIZENEA XABAT     HERNANI
ESNAL JOKIN     1,79   76 HERNANI
ETXEBERRIA IGOR     1,87   77 HERNANI
GALDEANO  JON     1,76   72 HERNANI
GARMENDIA OIER     1,72   75 HERNANI
GENUA IGOR     1,77   78 HERNANI
GUTIERREZ ANDER     1,87   87 HERNANI
INSAUSTI JON     1,80   110 HERNANI
IRADI BEÑAT     1,88   108 HERNANI
LEONET IÑAKI     1,83   78 HERNANI
MUJIKA MATTIN     1,75   77 HERNANI
OLANO ION     1,79   90 HERNANI
ORBEGOZO MIKEL     1,75   100 HERNANI
OTAEGI ARITZ     1,96   90 HERNANI
OTAÑO UGAITZ     1,77   89 HERNANI
OTEGI ARKAITZ     1,94   120 HERNANI
OTXOTORENA JON     1,85   88 HERNANI
OTXOTORENA IÑAKI     1,81   101 HERNANI
OTXOTORENA MIKEL     1,84   93 HERNANI
PELAZ DAVID     1,79   86 HERNANI
PEREZ MIKEL     1,92   83 HERNANI
PEREZ PELLO     1,84   88 HERNANI
SILGUERO JOSEBA     HERNANI
UZKUDUN JOKIN     1,74   72 HERNANI
ZABALETA MIKEL     HERNANI
ZINKUNEGI BEÑAT     1,83   88 URNIETA
ZUMALABE JON     1,64   71 HERNANI

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!