Bihartik aurrera, ordutegiak ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 15a, 02:00

Gimnasia erritmikoan izena eman dutenei jakinarazi nahi diete, bihar, Kiroldegiko taulan jarriko dituztela ikusgai maila bakoitzaren ordutegiak. Ordutegiak behin behinekoak izango dira. Horrez gain, asteazkenean, elkarteko kideak bertan egongo dira 19:00etatik 20:30etara, aurrebenjamin eta benjamin mailetako haurren gurasoei zalantzak argitzeko. Bestalde, benjaminetan apuntatzeko lekua dago oraindik. Informazio gehiago: hernanigimnasia.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!