Gaurko eskaintza: txistua, pelota, sagardoa eta trikitixa

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 15a, 02:00

Euskal Jaiek jarraipena izan­go dute gaur, eta atzo baino ekintza gutxiago egongo diren arren, ez da girorik faltako. Txistua, pelota, sagardoa eta trikitixa izango dira gaurko protagonistak. Tolare Kofradiak Sagarra eta Sagar­doaren eguna antolatu du eta Kriskitiña dantza taldeak, Gazteen Trikitixa Txapelketa.
Atzo egun osoan ibili zen jendea kalean, giro ederrean: abere azokan, taloak jaten, antzinako jokoetan, kantuan, dantzan...

EGITARAUA
09:00 diana Txistulari Bandarekin.
11:30 pilota partidak Tilosetan.
11:30 sagardo probaketa,
pintxoekin, Gudarien plazan.
Parte hartzaileak: Hernaniko
12 sagardotegiak.
12:00 erakusketa: sagarra
kizkiarekin nola bildu. 
12:00 XV. Gazteen Trikitixa Txapelketa gudarien Plazan.
12:30 sagardoa nola egiten den azalduko du Barkaiztegiko
Joxe Mari Irizarrek.
* Sagar desberdinen erakusketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!