Hernaniko gazteak zorteko daude, bihartik aurrera Gazte Txokoa berriz ere zabalik izango baitute. Ikasturtean zehar irekita izango da Gazte Txokoa, asteartetik igandera, arratsaldero-arratsaldero. Astelehena dute ixteko eguna, eta gainerako egunetan zabalik izango da, baita igandeetan ere, irail eta ekainean izan ezik. 11-16 urte bitarteko gaztetxoentzat da Gazte Txokoa, eta Hernaniko Udalak ematen du zerbitzua, Urburu aisialdi taldeak gestionatzen duena. Esther, Nerea eta Xabi dira arduradunak, eta prest dute iraileko egitarau osoa; tartean, hondartzara irteera, eta piraguismoa.
«Irailean ateak irekiak
daude gurasoentzat ere»
Kurtso berriari ekiteko animoz dira Urburu taldeko hiru kideak, dagoeneko urte batzutako esperientzia dutenak, hirurak ere: «Adin tarte horretan dauden gazte guztiei dei egiten diegu animatu daitezela beste urte batez, txoko honetara etorri eta arratsaldea gurekin pasatzera. Irailean, gainera, ateak irekiak ditugu gurasoentzat ere, lekua ikusi eta gu ezagutu nahi bagaituzte».
Egunean 35 gazte inguru
Urte asko daramazki Gazte Txokoak, eta gazte dezente ibiltzen dira bertan. Iaz mugimendu haundia izan zuten, adibidez: «egunero 30-40 gazte etorri ziren iaz, eta ostiraletan 70 ere izaten ziren batzutan».
Era guztietako ekintzak egiten dituzte: eskulan tailerrak, futbolin txapelketak, argazki rallya, irteerak... urtero arrakasta izaten dutenak, adibidez, txuriurdinera irteera, sukaldaritza tailerra, mini golfera irteera, eta abar... Herriko ekintza nagusietan parte hartzen dute, beste elkarteekin biltzen dira... ez dira geldirik egoten!
Bazkide egiteko, euro 1
Berez edozein sartu liteke Gazte Txokora, baina hala ere bazkide egiteko gomendatzen du Urburu taldeak. «Behin bakarrik egiten da bazkide, euro bateko prezioa du, eta abantaila haundiak ditu, bidaietarako, informazioa jasotzeko, eta abar...».
Iraileko ekintzak
Irailak 17 Ongi etorri festa.
Irailak 18 Txapa tailerra.
Irailak 19 Futbolin txapelketa.
Irailak 20 Badmintong txapelketa.
Irailak 21 Hondartzara irteera.
Irailak 24 Wii (Bideojokoa).
Irailak 25 Kutxa tailerra.
Irailak 26 Kutxa tailerra.
Irailak 27 Sukaldaritza: Pizza.
Irailak 28 Piraguismo ikastaroa.
Hondartzara irteera:
15:20etan G1 autobus geltokian. Lurraldebus txartela + merienda.
Piraguismo ikastaroa:
Apuntatzeko azken eguna, irailak 24
4 euro apuntatzean + Lurraldebus txartela + Neopreno edo kamixeta termikoa. 16:20etan G1 autobus geltokian.
Ordutegia:
Asteartik ostegunera: 17:00-20:00
Ostiraletik igandera: 16:30-20:30