Joan den igandean, Hernaniko atletismo taldeko 7 emakumek Zaragozako bonberoen lasterketan hartu zuten parte eta Eva Esnaolak aurreneko postua lortu zuen, emakume beteranoen mailan. 10 kilometroko lasterketa izan zen. Bestalde, Ana Rodriguez erori egin zen eta eskafoidea hautsi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!