Iazko txapelduna aurkari, denboraldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 14a, 02:00

Hernanik gaur jokatuko du ligako aurreneko partidua. Valladolideko Quesos Entrepinares izango du aurrez aurre 17:00etan, etxetik kanpo.

Gaur ekingo dio ligako ibilbideari Ohorezko Mailako taldeak (atzo izan zen taldearen aurkezpena Tilosetan. Biharko Kronikan landuko da gaia). Eta oso partidu zailari egin beharko dio aurre, hasteko. Joan den denboraldiko eta Superkopako txapelduna izango dute aurkari: VRAC Quesos Entrepinares. Azken urteetan, talde trikolorean izugarrizko lana egin duten hainbat jokalarik erretiroa hartu dute eta asko izan dira aurreneko taldera salto egin duten gazte hernaniarrak. Hori horrela, oso tal­de gaztea osatu du Her­nanik denboraldi honetarako, baina ez horregatik eskasagoa. Ilu­sioa­rekin eta lanerako gogoz dira eta gaur bertan, hori erakustera aterako dira zelaira.

Valladolidek aldaketa gutxi
Valladolideko taldeak aldaketa gutxi egin ditu iazko denboralditik, nahiz eta, Lisandro Arbizu entrenatzaile frantziarraren ordez, Diego Merino etxeko entrenatzaile gaztea sartu. Jokalarien artean, berriz, bertan jarraitzen dute, Blan­cok, Gavidik, Newtonek, Moli­nak... aurrekaldeko jokoa­ri maila haundia emanez. Alex Gutierrez Muller, Perico Martin, Sergio Fernan­dez... ere bertan izango dira. Joan den denboraldiko bi neurketetan nagusi izan zen Valladolideko taldea eta horri buelta emateko gogor borrokatuko dute hernaniarrek. Partidua Valladolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Emakumeen taldea, Landaren
Emakumeen taldeak, Euska­diko VIIko Txapelketako 1go jardunaldia jokatuko du gaur Landaren, 15:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!