Ekintzaz gainezka dator asteburua Hernanin. Izan ere, Euskal Jaiak ospatuko dira. Gaur, euskal kulturarekin lotutako ekintza desberdinak izango dira: abel-tzaintza azoka, taloak, antzinako jokoak, kantu kalejira, herri kirolak, erromeria... Jai eguna behar bezala agurtzeko, Musika Bandak kontzertua eskainiko du 20:00etan, udaletxeko arkupeetan. Roberto Pachecoren aurreneko kontzertua izango da, zuzendari gisa. Euskal musikarekin osatu dute egitaraua: Donostia, El Caserio, Vizkaytik-Bizkaira eta Rapsodia Vasca, besteak beste.
Eider eta Lierni Tolosa
ahizpak, txapelen bila
Bihar jarraipena izango du festak eta besteak beste, Sagarra eta Sagardoaren eguna eta Gazteen Trikitixa Txapelketa izango dira, eguerdian.
Trikitixa Txapelketan 6 bikotek hartuko dute parte: Errezil, Zestoa, Aretxabaleta, Arrasate, Itziar eta Hernanikoek. Hain zuzen, Eider eta Lierni Tolosa ahizpak izango dira Hernaniko ordezkariak. Bikote bakoitzak hiru pieza joko ditu: trikitixa, porrusalda eta fandangoa edo arin-arina. Epaimahaiak honakoa hartuko du kontuan: doinuaren zailtasuna, soinuaren ejekuzioa, panderoaren ejekuzioa, erritmoa eta kantua.
Txapelketa Kriskitiña Dantza Taldeak antolatu du, Udalaren, Musika Eskolaren eta Oronaren laguntzarekin.
Egitaraua:
Gaur
10:00 abeltzaintza azoka Tilosetan.
11:00 taloak Iturriaga kalean.
11:30 antzinako jokoak Tilosetan.
12:00 txakolin-dastatzea Iturriaga kalean.
12:00 kantu kalejira Kalez Kale Kantari taldearekin eta Kantuz abesbatzarekin.
12:30 erraldoi eta buruhandiak.
12:30 herri kirolak Tilosetako frontoian.
17:30 haurrentzat tailerrak udaletxeko arkupeetan.
18:30 erromeria ‘Jeiki hadi’ taldearekin Plaza Berrin.
20:00 saiheski-jatea Plaza Berrin.
20:00 Musika Bandaren emanaldia udaletxeko arkupeetan.
Bihar
09:00 diana txistulari bandarekin.
11:30 pilota partidak Tilosetan.
11:30 sagardo probaketa, pintxoekin, Gudarien plazan. Parte hartzaileak: Hernaniko 12 sagardotegiak.
12:00 erakusketa: sagarra kizkiarekin nola bildu.
12:00 XV. Gazteen Trikitixa Txapelketa gudarien Plazan.
12:30 sagardoa nola egiten den azalduko du Barkaiztegiko Joxe Mari Irizarrek.
* Sagar desberdinen erakusketa.