Nepaleko irudien dokumentala gaur, eta Euskal Jaiak igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 13a, 02:00

Goizuetako Ixkibi kanpinean, Nepaleko mendietatik barrena egindako bidaiaren filma eskainiko dute gaur, 22:30etan. Irrifarrak du izenburua eta Joseba Elizegik zuzendua da. Horrez gain, igandean, Euska Jaiak ospatuko dituzte. 12:30etan toka txapelketa izango eta 14:00etan, talo jatea Goizuetako talogileen eskutik. Egun osoan, trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Txartelak salgai daude Ixkibin eta Amaia kafetegian. Helduena 16 euro da eta haurrena 6 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!